XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herreka bat zaio gaitza,
Izena diana Uhaitza,
Erdi erditik igaiten,
Batian sua eztitzen,
Batian gogo bihotzak
Joiten ta ezarten lotsak.

Barrajiak dûtû tinkatzen
Hurrak, bortxaz tû lagûntzen
Argitegiala artinokan,
Pettarreko kharriketan
Igorten bere argia
Baita ere leiñhûria.

Bi lekhûtan da muztûrik,
Bortû gaiñetik zolala,
Arrolla aiphatû handiez,
Khakueta, Ehûjarrez.
Baliusak izan direla
Badakigû bethi danik.

Eliza dû bazterrian,
Harriphiñak bizkarrian
Gizun azkarrek ekhartez,
Edo phaitetan lerraztez,
Txûtitû mendien azpian,
Ungûrien begirantxan.